‘Autos Iztieta’ taldeak irabazi ditu aurtengo Futbol-7 Torneoko hiru faseak

Aurreko igandean, ekainaren 10ean, amaitu zen “Errenteriako Futbol-7 Torneoa”ren XVI. edizioa, Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailak antolatua.

Aurtengo edizioko 3. fasean “Autos Iztieta” taldeak garaitu du, eta “Albañilería Dorronsoro” taldea izan da bigarren. Lehenengo eta bigarren faseetako irabazlea “Autos Iztieta” izan zen eta txapeldunorde izan ziren “The Warriors” lehenengo fasean eta “Albañilería Dorronsoro” bigarren fasean.

Hori dela eta, esan daiteke “Autos Iztieta” izan dela maila handiena izan duen taldea, txapeldun izan baita lehiaketaren hamaseigarren edizioaren hiru faseetan.

Edizio honetan 50 taldek eta 1.000 jokalari inguruk hartu dute parte eta urritik ekainera bitarteko iraupena izan du. Guztira 675 partida jokatu dira Fanderia eta Beraungo udal futbol zelaietan.