Trafiko departamentuak inkestak bidaliko ditu 2.500 etxetara herriko trafiko-baldintzak hobetzeko azterlan baten baitan

Trafiko departamentuak aurreikusi du herrian trafiko-baldintzak eguneratzeko eta hobetzeko ekintzak burutzea eta, horretarako, datu eta tresna nahikoak eduki behar ditu eskuartean.

Hartara, azterlan bat egingo dute bide-sarearen diagnostiko bat egin eta proposamenak aurkezteko.

Lan horren parte gisa, inkestak egingo dituzte herriko 2.500 etxetan; horretarako, postaz bidaliko dituzte formulario bat eta aurkezpen-gutun bat, adierazteko zer lan egiten ari diren eta zein garrantzitsua den inkesta erantzutea emaitza egokiak lortzeko.

Galderak orokorrak izango dira, eta, datuak, anonimoak; nagusiki eman beharko da familia-unitatearen ezaugarrien deskribapen orokorra, bai eta joan-etorriena ere (jatorria, arrazoia, helmuga).

Inkestaren erantzunei esker hobe ezagutu ahal izango dira herri barruko nahiz kanpoko mugikortasuna eta mugikortasun horrek baldintza sozio-ekonomikoekin eta egungo garraio-sarearekin duen lotura.

Jasotako inkesta guztien artean zozkatuko dira herriko dendetan erosketak egiteko 150 euroko bi lote.

Udaletik aldez aurretik eskerrak eman nahi dituzte herritarren laguntzagatik, eta eskatzen diete ahalik eta gehienek parte har dezaten inkestan, emaitzarik onena lortu ahal izateko.