Eraldaketa Feministarako Eskolaren 2017-2018 ikasturteari amaiera emateko jardunaldia antolatu dute asteazkenerako

Eraldaketa Feministarako Eskolaren 2017-2018 ikasturteari amaiera emateko momentua iritsi da.

Horretarako, ekainaren 20an, 18:00etatik aurrera, Xenpelar Etxean elkartuko dira ikasturtearen balorazioa egiteko eta datorren urterako proposamenak jasotzeko.

Horregatik guztiagatik, nahiz eta eskolan parte hartu duten emakumeei zuzenduta egon bereziki, eskola ezagutu nahi duen edozein emakumeri parte hartzeko deia luzatu nahi diete.

Azkenik, 19:30ean, Txiflando Antzerki Taldearen eskutik Fiñistterre antzerki pieza laburra ikusteko aukera izango da. Patriarkatuari oda satirikoa egiten diote Rakel Salinas, Amaia Rodriguez eta Beatriz Arana antzezleek. Iksukizuna euskaraz izango da, eta sarrera, doan.