Madalenetako herri bazkarirako tiketak bihar jarriko dituzte salgai


Jai Batzordeko kideak gogoz eta ilusioz ari dira Madalenetako egitaraua prestatzen, auzolanean, herritik eta herriarentzat. Azken urte hauetan bezala, elkarlanaren lehenengo topagunea herri bazkaria izango da, uztailaren 21ean, 14:00etan Herriko plazan. Herritar guztiak gonbidatuta daude bertara.

Bazkariaz gozatzeko zapi-tiketak 15 euroko kostua du helduentzat eta 10 eurokoa haurrentzat. Menu beganoa ere izango da, 15 euroan. Gainera, edateko, ardoa, sagardoa txotxean eta Añarbeko ura izango dira.

Tiketak bihar jarriko dira salgai eta uztailaren 8a arte izango da erosteko aukera, ondorengo lekuetan:

  • Helduen menua: Reyna taberna (Zumardia), Xera Gastroteka (Xabier Olaskoaga plaza), Aralar taberna (Madalena kalea)
  • Haurren menua: Xenpelar Kulturdenda (Zumardia).
  • Menu beganoa: Sindikato taberna (Madalena kalea)

Bazkariaren tiketarekin batera, Madalenetako zapia jasoko dute opari parte-hartzaileek.

Helduen menua 15 €

  • Entsalada mixtoa
  • Langostinoak
  • Txerri-saiheskia parrilan egina
  • Txahal saiheskia parrilan egina
  • Limoizko sorbetea

Menu beganoa 15 €

  • Barazki pastela
  • Ziazerba kroketak
  • Lasagna begetala
  • Limoizko sorbetea

Haurren menua 10 €

  • Kroketak
  • Patea
  • Hanburgesak parrilan, patatekin
  • Izozkia