Egurrean diseinatzeko Xenpelar udalekuetan izena eman daiteke oraindik

Xenpelar Udalekuetan izen-emate epeak zabalik jarraitzen du. Aurten bi dira antolatutako udalekuak: 12-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta, uztailaren 2tik 13ra izango dira astelehenetik ostiralera 10:30etik 13:30era.

Argazkigintza tailerrean tokiak beteta dauden arren, oraindik ere ‘Diseinua egurrean laserrarekin’ tailerrean izena eman dezakete interesdunek. Tailer hau lehendabizikoz antolatu dute eta parte-hartzaileek laser inpresorarekin eta pirograbailuarekin egur gainean diseinatzeko aukera izango dute.

Izen-ematea Xenpelar Tailerretan eta Niessen Kulturgunean egin ahal izango da, ondorengo egun eta ordutegian:

Xenpelar Tailerrak (Merkatuzar)

  • Astelehena-osteguna: 17:30-21:00
  • Ostirala: 16:00-19:30

Niessen Kulturgunea

  • Astelehena-ostiralera: 10:00-13:00
  • Asteartea eta osteguna: 17:00-20:00

Kostua: 50 euro.

Eskuorria eta izen-emate orria