Errenteriako Udaleko bozeramaile batzordearen adierazpen instituzionala, 2016ko uztailaren 7an gertaturiko bortxaketagatik zigortuak kaleratzeagatik

Berdintasuna | eUdala 2018-06-22 | 0

ArmarriaNafarroako Probintzia Auzitegiak ,2016ko uztailaren 7an izandako gertakariengatik zigortutako bost kideak baldintzapeko askatasunean kalera aterazea erabaki duela jakin ondoren, Errenteriako udaleko bozeramaile batzordeak honakoa ADOSTU DU:

LEHENIK.- Udal honek eta Errenteriako herriak berriro bere babes, maitasun eta elkartasuna adierazten die biktimari eta bere senitarteko eta ingurukoei.

BIGARRENIK.- Sententziak jasotzen duenarekin gure erabateko desadostasuna adierazi genuen bere momentuan, bereziki, jazotakoa sexu-abusu jarraitu gisa aitortu duelako. Orain dela bi hilabete atera zen epaia okerra dela deritzogu. Epaia emakumeen eskubideen kontra doala irizten dugu. Biktimaren errelatorai sinegarritasuna kenduz, bere bortxaketaren errua botaz.

Zentzu honetan, atzo jakin zenean zigortutako bost gizonak kalean daudela 6.000 euroko fidantza ordainduta udal honen alarma guztiak piztu dira. Momentu honetan erabat beharrezkotzat jotzen dugu sistema judizialak bere osotasunean berdintasun irizpide eta begirada bere egitea. Hori dela eta, gure babesa erakutsi nahi diegu berriro ere aipaturiko sententzia inpugnatu zuten erakundeei eta beharrezkoak diren errekurtsorako bitartekoak erabiliz azken erabaki hau ere errekurrizera animatzen ditugu.

HIRUGARRENIK.- Gure etsipen eta haserrea erabatekoa da, eta justizia eskatzen duen aldarriarekin bat egiten dugu.

LAUGARRENIK. – Emakume guztiek askatasunerako duten eskubidea aldarrikatzen dugu, eta, era berean, Errenteriako herriak ez duela inolako eraso matxistarik onartzen.

BOSGARRENIK.- Udal honek berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa berresten du, mugimendu sozial, feminista, eta, oro har, herritarrekin, eta bereziki, emakumeen eskubideen defentsan eta patriarkatuaren adierazpen ororen aurka.

SEIGARRENIK.- Eta Errenteriako Udalak herritar orori dei egiten dio azken erabaki hau arbuiatu eta biktimari babesa adierazteko deituko diren mobilizazioetan parte hartzera.

Errenterian, 2018ko ekainaren 22an

No comments yet.

Utzi erantzuna