Musika eskaintza zabalarekin datoz Madalenak

Publiko guztiei zuzendutako musika emanaldiak izango dira aurtengo Madalenetan.

Herriko hainbat txoko izango dira agertoki eta musika estiloak ere anitzak: rock musika, Djak, doinu herrikoiak, orkestrak, dantzatzeko musika, lasai entzutekoa…

Uztailaren 20tik 25era, herritarrek egunero izango dute non aukeratu.