Zerbitzuen gogobetetze maila neurtzeko galdeketa egiten ari da Udaletxea

Zerbitzuen gogobetetze maila neurtzeko inkesta egingo du Udalak herritarren artean. Inkesta telefonoz edo etxez etxe egingo diete modu aleatorioan hautatutako 600 pertsonari eta bertan Udal jardueraren hainbat alorri buruz galdetuko dute.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie parte hartzen duten herritarrei.