Ur hornidura eta estolderia zerbitzuagatik tasa abuztuaren 17ra arte ordaindu daiteke

Armarria2018ko 1. hiruhilekoari dagokion uraren hornidura eta estolderia zerbitzuagatik tasa ordaintzeko borondatezko epea irekita dago eta abuztuaren 17an bukatuko da. Helbideratutako ordainagiriak, beti bezela, epearen azken egunean kobratuko dituzte.

Ordainagiria helbideratu gabe duten zergadunek, beren ordainketak ZU! Zerbitzuan, udaletxean, eta Errenteriako Udalaren entitate laguntzaileetan egin ditzakete, aipatutako epea amaitu bitartean. Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak epe exekutiboari dagozkion errekarguekin kobratuko dira, baita atzerapen korrituak eta sortzen diren ekintzen gastuak ere.