Asteazkenean Beraungo Auzo Batzarra izango da

Asteazkenean, hilak 4, Beraunen egingo da Auzo Batzarra. Zehazki, Beraun Auzo Elkartean izango da, 19:00etan, eta bertan Julen Mendoza, Errenteriako alkatea, Bernar Lemos, hirigintza zinegotzia, eta Nagore Basurto, gizarte zerbitzuen zinegotzia, egongo dira.

Batzar ireki hauetan azken bi urteetan egindakoaren kontu ematen da eta auzotarrek egiteko dituzten proposamen eta ekarpenak jaso.

Pixkanaka auzo guztietan egin dira Auzo Batzarrak, Beraungoa baita azken hitzordua. Azken hilabeteotan Galtzarabordan, Zamalbiden, Fanderian, Gaztañon, Igantzin, Gabierrotan, Kaputxinoetan, Agustinetan, Olibeten, Alabergan, Lartzabalen, Pontikan, Erdigunean eta Iztietan izan dira.