Atlantikaldiak #HerritikMundura udako kanpaina martxan jarri du bigarren urtez


• Herritarrek, jaialdiak prestatu dituen paperezko itsasontzi berriak eraiki eta oporretan itsasontziarekin ateratako argazkiak sare sozialetara igotzea da proposamena #HerritikMundura eta #(lekuaren izena) traolak erabiliz
• Helburua herritarren parte-hartzearen bidez Atlantikaldia jaialdia munduan barrena zabaltzea da.

Atlantikaldia munduan barrena
Sortu zenetik, Errenteriak lotura zuzena izan du itsasoarekin. Beti egon da mundura zabalik, joan-etorrien lekuko izan da; hori irudikatuko du Atlantikaldiak aurten. Garai bateko lehorreratze handi bat bailitzan, herria munduko txoko ezberdinetako musika, hizkuntza, gastronomia, jolas eta bestelako kultur jarduerez beteko da. Bertako eta kanpoko eragileei esker lau egunez Errenteria kolorez eta doinuz jantziko da.
Baina munduak ba al du Errenteriaren berri? Jaialdiaren datak iritsi aurretik, herritarrek jaialdiko irudia munduan barrena zabaltzeko aukera izango dute proposamen parte-hartzaile honen bitartez. Atlantikaldia izeneko Kultur Topagune eta Musika jaialdi bat badela eta guztiak ongi-etorriak direla zabaldu nahi da. Era berean, herritarrak jaialdiaren hedapenean inplikatzeko deia egiten dute antolatzaileek, aurtengoa ere jaialdi errepikaezin eta paregabe bihurtzeko helburuarekin.

Argazkien zabaltzea
Facebook, Instagram eta Twitter sare sozialetara igotzea proposatzen du jaialdiak #HerritikMundura eta #(lekuaren izena) traolak erabiliz. Horrela, argazkien zabaltze birala bultzatu nahi da. Nahi duenak info.atlantikaldia@errenteria.eus helbidera ere bidali ditzake bere argazkiak eta jaialdiak berak zabalduko ditu sare sozialen bitartez.

Errenteria, Donostia eta Gipuzkoa osoko hainbat puntu ezberdinetan jaso daitezke Atlantikaldiako itsasontziak. Nahi izanez gero, jaialdiak web orrialde bat prestatu du, bertatik itsasontzi origamiak jeitsi eta etxean ere inprimatu ahal izateko: atlantikaldia.errenteria.eus/uda

Paperezko itsasontziak jasotzeko lekuen zerrenda:

Errenteria eta Oarsoaldea
Errenteriako Udala
Errenteriako Liburutegia
ErrenteriakoTurismo bulegoa
Xenpelar etxea
Udal gazte informazio bulegoa
Merkatuzar
Galtzaraborda kiroldegia
Niessen Kulturgunea
Fanderiako kiroldegia
San Pedroko Liburutegia (Pasaia)
Itxasmendu Udal Liburutegia (Pasaia)
Pasai Antxoko Udal Liburutegia (Pasaia)
Udal Kultura Aretoa (Pasaia)
Turismo Bulegoa (Pasaia)
Manuel Lekuona Udal Liburutegia (Oiartzun)
Lezoko Udal Liburutegia (Lezo)
Gezala Auditorium (Lezo)

Oarsoaldeko ostatuak
Usategieta (Oiartzun)
Sidorme (Oiartzun)
Berri Versalles (Errenteria)
Gurutze Berri (Oiartzun)
Elizalde (Oiartzun)
Errekalde (Lezo)
Amazkar (Oiartzun)
Olazi (Oiartzun)
Añarre Zarra (Errenteria)
Arkale Zahar (Oiartzun)
Erretegi Haundi (Oiartzun)
Juan Martindegi (Lezo)
Momotegi (Oiartzun)
Anziola (Oiartzun)
Larre Handi (Errenteria)
Peluaga (Oiartzun)
Larrabide (Pasai San Pedro)
Endara (Lezo)
Iragorri (Oiartzun)
Aitzarri (Oiartzun)
Oliden (Oiartzun)

Gipuzkoako Kulturguneak
Egia K.E. (Donostia)
Okendo K.E. (Donostia)
Intxaurrondo K.E. (Donostia)
Lugaritz K.E. (Donostia)
Ernest Lluch K.E. (Donostia)
Loiola K.E. (Donostia)
Altza Casares K.E. (Donostia)
Tabakalera (Donostia)
Koldo Mitxelena Kulturunea (Donostia)
Biteri K.E. (Hernani)
Orio K.E. (Orio)
Sanz Enea K.E. (Zarautz)
Bastero Kulturgunea (Andoain)
Musika Eskola (Astigarraga)
Kulturate (Arrasate)
Baztartxo Antzokia (Azkoitia)
Soreasu (Azpeitia)
Usurbe Antzokia (Beasain)
Gure Aretoa (Billabona)
Portalea K.E. (Eibar)
Herriko Antzokia (Elgoibar)
Getariako K.E. (Getaria)
Amaia K.E. (Irun)
Emaús (Irun)
Manuel Lekuona K.E. (Lasarte)
Latxartegi Aretoa (Legazpi)
Santa Ana Udal Antzokia (Oñati)
Herri Antzokia (Ordizia)
Udal Kultura Aretoa (Pasaia)
Leidor Antzokia (Tolosa)
Sarobe Arte Eszeniko gunea (Urnieta)
Pagoeta Udal Antzokia (Urretxu)
Artzabal Baserria (Usurbil)
Aita Mari Antzokia (Zumaia)
Zelai-Arizti Aretoa (Zumarraga)

Museoak
San Telmo Museoa (Donostia)