Argindar mozketa egongo da Pontikan eta Beraunen asteartetik asteazkenerako gauean

Aireko linea elektrikoak lurperatzeko lanak direla eta, Pontika eta Beraun auzoei erangingo dien argindar mozketa egongo da honako ordutegi honetan:

Hasiera ordua: 2018/07/18 – 00:05

Bukaera ordua: 2018/07/18 – 07:00

Gerta liteke zerbitzua lehenago berrezartzea.

Iberdrolak ere abisua emango du mozketa jasango duten zenbakietan kartelak jarriz.

Uztailaren 19 eta 20ean, Beraun kaleko hainbat aparkaleku okupatuko dituzte

Aipatutako lanak direla eta, uztailaren 19 eta 20ean hainbat aparkaleku okupatuko dituzte egunean zehar. Bertan seinalizatuko diren tokietan ezin izango da aparkatu ostegun eta ostiralean 08:30etik 18:00etara.