Errenteriako Udalak gastua eta kontsumoa gutxitu zituen elektrizitatean iaz

Errenteriako Udalak 2017an zehar %11an gutxitu zuen bere energia kontsumoa eta kontsumoari lotutako CO2 isuriak 100 tona baino gehiagotan gutxitu zituen.

2017ko elektrizitate gastua aurreko urtekoarekin konparatuz %16,8 gutxiagokoa izan zen, murrizketa hori kontratatuko energia potentziaren optimizazioari, energia kontsumoaren murrizketari eta kontratatutako energia prezioen jaitsierari esker lortu da.

2017ko Udaleko energia kontsumoa 9.917.055 kWh-takoa izan zen, %74a udal eraikinei dagokiolarik eta gainontzeko %26a argiteria publikoari.

Udal eraikinei dagokienez, kontsumo hori hezkuntza eraikinetan (%26a), kirol eraikinetan (%25), kulturaletan (%14), bulegoetan (%10) eta osasun-eraikinetan (%4) eman ziren, besteak beste.