Trafiko mozketak larunbatean Donostiako Klasikoa dela-eta

Bihar, larunbata, hainbat aldaketa egongo dira Errenteriako trafikoan Donostiako Klasikoa txirrindularitza lehiaketa dela-eta.

Lasterketak bi aldiz zeharkatuko du Errenteriako erdialdea, Lartzabalgo biribilgunetik, Galiziako biribilguneraino, gero Lezo aldera bideratuz.

Zeharkaldien ordutegiak honako hauek izatea aurreikusten da: lehenengoa 15:40ean eta bigarrena 16:37ean.

Trafikoa zeharkaldi bakoitza baino ordu erdi lehenago itxiko zaie Lartzabalgo biribilgunetik Nafarroa ibilgunera doazen ibilgailuei, eta Galizia biribilgunetik, Nafarroa etorbidera eta Lezo aldera doazen ibilgailuei.

Horrela, aipatutako ordutegietan ibilgailuek ezin izango dute Nafarroa Etorbidera sartu eta aukeran dauden beste bideak erabili beharko dituzte.

Eragindako eremuetan garaje edo auzoetatik Nafarroa Etorbidera sartu nahi dutenek itxoin beharko dute trafikoa bideratzen duten Udaltzain edo Ertzainek zirkulazioa ireki arte.