Bihar ‘Coco’ filma ikusteko aukera egongo da Musika plazan

Aurten ere Ozzinema Summer ekimena antolatu du Ozzinema Elkarteak, udako gauetan kaleko zinemaz gozatzeko.

Hortaz, aurten emango duten hirugarren firma ikusi ahal izangu dugu bihar, ‘Coco’, hain zuzen ere.

Hitzordua 22:00etan izango da, Musika plazan.

Sinopsia

Bere familiaren tradizioetako bat musikarekin harremanetan egotearen debeku misteriotsua da. Baina Miguelen (Anthony Gonzalez hasiberriaren ahotsa) ametsa da bere idoloa den Ernesto de la Cruz-en (Benjamin Bratt-en ahotsa) tankerako musikari bikaina bilakatzea. Miguelek benetan nahi du bere talentua erakutsi eta, gertaera-kate misteriotsu baten ondorioz, Hildakoen Lurralde harrigarri eta koloretsura iristen da. Bidean zehar Héctor (Gael García Bernalen ahotsa) xarmagarri eta tranpatia ezagutuko du eta aparteko bidai bati ekingo diote elkarrekin Miguelen familiaren historiaren atzean zer dagoen argitzeko.