Urriaren 5era arte zabalik dago zaborraren, pasabideen eta lurzoru publikoaren erabileraren gaineko tasak ordaintzeko epea

Urriaren 5era arte, ordaingari hauek kobratzeko jarrita egongo dira:

– Hondakinen Bilketagatiko Tasa.

– Ibilgailuak Sartzeko Tasa.

– Toki Publikoko Lurzoruaren Aprobetxamendu Tasa.

Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio eta ordaindu ez diren kuotak dagokion gainordainarekin kobratuko dira.

Zergadunek, beren ordainketak entitate laguntzaileetan egin ditzakete, goian aipatutako epea amaitu bitartean.

Helbideratutako ordainagiriak, beti bezela, epearen azken egunean kobratuko dituzte.