Gaur eta bihar trafiko aldaketak egongo dira Alabergan

Bidegorriko lanen ondorioz, Alabergako igoeran asfaltaze lanak egingo dituzte gaur, ostegunean, eta bihar, abuztuaren 31ean. Lan hauek kale horretako 14 eta 32 zenbakien arteko tartean eragingo dituzte aldaketak.

Ibilgailuen ibilian eragina edukiko dute lanok, izan ere errotondatik datorren sarrerako bidea eten egin beharko baita. Era berean Aiako Harria kaleko irteeran ere eragina izango dute, beraz, kale hau ostiraleko goizeko 8:00etatik 14:00etara moztu egingo dute.