Atzertu dira igogailu berriaren lanek eragindako Galtzarabordako trafiko aldaketak [ALDAKETA]

Galtzarabordako igogailu publikoa jartzeko lanetan gertatuko aldaketak direla eta, datorren astera arte atzeratu dira iragarri ziren trafiko aldaketak.

Aurreikuspen berriaren arabera, irailaren 10eko, asteleheneko, 08:00etatik astearteko, hilaren 11ko, 20:00etara gertatuko da bide mozketa izango da iragarri dituzten aldaketetan lehena. Denbora horretan Jaizkibel eta Murumendi kaleak moztuta egongo dira.

Jaizkibel kalean sarbidea oztopatuko duten garabi bat jarriko dute, hori dela eta bertako bizilagunei aparkatzera sartzeko baimena emango diete. Sarbidea Galtzaraborda etorbidetik Jaizkibel 1era egin beharko dute, hau da kontrako norabidean. Hori dela eta mugikortasun arduradunek gogorarazi nahi izan dute horrelako maniobrak ahalik eta kontu handienarekin egin behar direla.

Bestalde, Murumendi kalean ere garabi bat jarriko dute. Kasu honetan lanek galtzara osoa etetea eskatzen dute eta kalea erabat itxiko dute.

Modu berean, Parke kaletik etorri eta Ernio kaletik pasako diren ibilgailuak ez ezik, Aizkorri eta Urdaburu kaleetatik iritsiko direnak ere egongo dira. Urdaburu kalearen zati bat etena egongo denez, ibilgailu horiek Urdaburu kaletik barrena sartuko dira kontrako norabidean eta baita Ernio kalean ere.

Era berean, garraio publikoan ere egongo dira aldaketak. Hain zuzen ere, autobus urbanoaren Urdaburu 25 eta Murumendi 2 geltokiak kenduko dituzte, lanek irauten duten bitartean.