Nekazaritza Ekologikoaren IV Azoka Errenterian

Irailaren 8an, larunbata, Errenteriako Nekazaritza Ekologikoaren IV Azoka ospatuko da Gamon Zumardian.

Errenteriako Udala, Behemendi, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Biolur Elkarteak antolatutako azoka honetan, Euskal Herriko baserrietako elikagai ekologiko desberdin asko ezagutzeko eta erosteko aukera izango dugu goizeko 10:00etatik14:00ak arte.

Euskal Herriko leku desberdinetako ekoizleak egongo dira azokan eta modu berean produktu anitz topatuko dugu hauen postuetan. Azokan egongo diren produktu guztiek bi ezaugarri berezi dauzkate: era ekologikoan ekoiztuak eta era artisau batetan elaboratu egin direla.

Azoketan ematen den salmentari esker kontsumitzaileak informazioa zuzen-zuzenean jasotzeko aukera edukiko du, bertan egongo baitira produktu horiek sortu dituzten nekazariak. Edozein zalantza argitzeko edo galderak egiteko aukera paregabea.

Gainera, Biolur Elkarteko postua ere bertan izango da, informazio eskeintza zabalarekin: sortutako material didaktikoa, etxeko eta baserriko landare edo abereak zaintzeko liburu interesgarriak… eta elkarrekin lan egiteko aukerak.

Era berean, Errenteriako IV Nekazaritza Ekologikoaren azokan ondorengo ekoizleak izango ditugu:

– Begoña Villar (Hernani): Mermeladak
– Mireia Segura (Zumaia): Arropa
– Placido Tainta (Falces): Baratxuriak
– Jone Aldabetrekua (Aia): Bixigarriak
– Goiti (Ezkio-Itsaso): Ogia
– Bodegas Mendiko (Aibar): Ardoa
– Aikur (Urretxu): Eztia
– Javier Alvarez (Zamora): Baratxuriak eta lekaleak
– Mendibitzu (Aretxabaleta): Ardi gazta
– Maira okindegia (Etxalar): Ogia
– Anbu (Olaberria): Gazta
– Lurraren orena (Lezo): Barazkiak
– Askasibar (Aretxabaleta): Barazkiak
– Aldaba (Tolosa): Ogia, gazta
– Luz (Peralta): Olioa
– Biolur (Gipuzkoa): Informazioa

Azoka egunean, produktu ekologikoekin egin daitezkeen udako fermentatu eta saltsa probiotikoak tailerra izango dugu 11:30etan. Bertan, sukaldariak azokan aurki ahal daitezkeen produktuak hartuko ditu eta beraiekin egin ahal diren saltsak prestatuko ditu, jarraian dastatzera emanaz. Era berean, egin daitezkeen saltsa eta fermentatu ezberdinen inguruko azalpen eta ideak ere azalduko ditu.

Azken urteetan Biolur Elkarteak udako azoka bereziak antolatzeari ekin dio. Herri desberdinetako udal, landa garapenerako elkarte eta Foru Aldundiarekin elkarlanean hainbat azoka antolatzen dira, baserritarrak kontsumitzailearengana hurbiltze aldera.  Horren adibide ditugu Zarautz, Donostia, Getxo-Algorta, Zerain, Aretxabaleta, Mungia eta Urretxun egiten diren azokak.