Fanderia-Lartzabalen Oiartzun ibaiaren ingurunea lehengoratzeko III. faseko lanak hasi dira

Fanderia | Ingurumena | Lartzabal 2018-09-10 | 0

Errenteriako Udalak onartu zuen, 2015eko abenduaren 2an, “Oiartzun ibaiaren inguruneko Ekintza-plana (Errenteria)”.

URA Uraren Euskal Agentziak definitzen du Lartzabalgo eremua dela EAE barneko arroen eremuko Uholde Arrisku Handiko Eremua (UAHE), bere garaian aurretik egindako uholde arriskuen ebaluaziotik lortua.

Azken urteetan zehar hainbat jarduera burutu dira Oiartzun ibaiaren ibai-habitata hobetze aldera: Fanderiako arrapala, ur beltzak eta uraren kalitatea saneatzeko hobekuntzak, izokin arruntaren itzulera, Fanderia-Lartzabalgo ibai birgaipeneko lanen I. eta II. faseak,…

Halaber, Udalak URArekin konpromisoa hartu zuen, indarrean dagoen legeriaren arabera, Errenteriako ibaietako tarte urbanoak garbitzeko, azken urteotan egiten ari den bezala. Era berean, URAk konpromisoa hartu du ibaietako ingurunearen lehengoratzeari ekiteko, ibilguak eta erriberak berreskuratuz.

Testuinguru horretan, azaroan URA Agentziak Oiartzun ibaiaren ingurunea lehengoratzeko III. faseko obrak hasiko ditu, hainbat jarduketa gauzatuz.

Baina aste honetan bertan, eta era osagarri batetan, URA Agentziak Lartzabal auzoko ibai ertzaren ezker aldeko estabilizazio lanak hasiko ditu, ubidean bertan hainbat deflektore ezarriz, ibaia bazterrean hasitako erosio eta lur galeretatik babesteko.

Halaber, hobekuntza obra horiek, bestalde, berekin ekarriko dute hainbat ibilgailu astun igarotzea edo platanono batzuk moztea Fanderiako auzoan.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna