Errenteriako Udaleko Gazteria Azpisailak 2018-2019ko ikasturtean martxan jarriko dituen programak aurkeztu ditu

Errenteriako Udaleko Gazteria Azpisailak 2018-2019 ikasturtean eskainiko dituen hezkuntza ez formal edo aisialdiko programak aurkeztu ditu gaur. Izan ere, herri hezitzaile baten ikuspegitik, kalea eta etxea ere hezkuntza eremuak direla adierazi du Itziar Ostolaza zinegotziak, eta ez eskola bakarrik.

Eskainiko diren hainbat ekimen doakoak izango dira eta, ordainpekoetan hobariak egongo dira.

Aurten programak auzoetara gehiago hurbiltzen saiatu dira eta, ondorioz, ‘Familia gunea’ ekimena Beraunen eta Markolan ere egingo da, erdiguneaz gain. ‘Familia jolasean’ programa Kaputxinoetan, Beraunen eta Markolan eskainiko da.

Udalak azpimarratu nahi izan du aurten ‘Familia gunea’ ekimenean parte hartzeko izen-emateak ZU! Udal Zerbitzuan izango direla (Herriko plaza, z/g) lehenengo aldiz.

Hona hemen xehetasunak:

 

 

 

FAMILIA GUNEA 2018

0-6 urte bitarteko haur eta beraien familiarentzat zuzenduta dago.

Aisialdirako espazio da non heldu zein haurrek haien aisialdiaz goza dezakete. Familia Gunean familiek eredu positiboak eraiki eta sustatu ditzaketen haurren hezkuntza prozesuaren baitan; familia eta seme-alaben arteko kalitatezko elkarrekintza bultzatuz eta horretarako baliabide ezberdinak eskainiz. Etapa honetan ezinbesteko diren alderdi psikomotor eta emozionala garatzeko egokitutako espazioa da.

Urriaren 8an hasiko da.

Bertan parte ahal izateko, familiak izena eman behar du txanda bat hautatuz:

Erdigunean: Pablo Iglesias kalea 3 (Merkatuzar)

Astelehenetik ostiralera: 17:00-19:00 bitarte

Asteazkena: 10:00-12:00 bitarte.

Beraun: San Marko 7-9 (Beraungo Ludoteka)

Larunbatetan: 17:00etatik 19:00etara

Markola: Erramun Astibia 8 (Markolako Ludoteka)

Larunbatetan: 17:00etatik 19:00etara

Izen-emate epea: Irailaren 17tik 28ra arte. ZU! Udal Zerbitzuan izango dira (Herriko plaza z/g)

Plaza mugatuak direnez, taldeak zozketaren bidez osatuko dira. Zozketa urriaren 1ean izango da.

Zerbitzuaren kuota: 3 hilabete: 20,60€

Ikasturte osoa: 41,20€

FAMILIA JOLASEAN 2018

2-8 urte bitarteko haur eta beraien familiarentzat zuzenduta dago.

Programa honen bidez familien artean euskararen erabilera sustatzea, eskola ordutegitik at eta euskara hutsean gauzatuko diren aisialdi jardueren bitartez, hau da euskaraz bizitzeko bultzada eman nahi da jolasak eta kantuak landuz. Parte hartu ahal izateko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea baina bai familian aritzea.

Urriaren 5ean hasiko da.

Ostiralero izango da 17:30-19:00 bitarte hurrengo auzoetan:

Kaputxinoak: Urriak 5- Abenduak 14

Fuente Pelayo Plaza

Eguraldi txarra egonez gero, Gamon ikastetxeko gimnasioa erabiliko da.

Beraun: Urtarrilak 11- Martxoak 15

Pablo Sorozabal Plaza

Nahiz eta eguraldi txarra egon, han bertan egingo da.

Markola: Martxoak 22- Ekainak 14

Markolako eskolako patioa

Eguraldi txarra egonez gero, Markola eskolako gimnasioa erabiliko da.

Doako zerbitzua da.

UDAL LUDOTEKAK

6-12 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago.

Aisialdi hezitzailea eskaintzen dute ludotekek, hezkuntza ez formalaren esparruan ere baloreetan oinarritutako hezkuntza aukera izan dezaten.

Errenteriako 6 auzotan ludotekak daude:

Agustinak: Miguel Alduntzin, 37-39

Beraun: San Marko 7-9 (Pablo Sorozabal plaza)

Erdigune: Pablo Iglesias, 8 (Oarso eraikina)

Gabierrota: Gabierrota pasealekua, 5

Kaputxinoak: Sorgintxulo 6

Markola: Erramun Astibia, 8

Zerbitzua irailaren 17an hasiko da, astelehenetik ostiralera: 17:30-19:30 bitarte

Izen emateak: Irailaren 17tik aurrera ludoteketan bertan.

Zerbitzuaren kuota: 3 hilabete: 20,60€

Ikasturte osoa: 41,20€

 

 

 

KUADRILLATEGI :

DBHko ikasleentzat (1,2,3 eta 4) zuzenduta dago.

Lagunarteetan biltzen diren gazteen hizkuntza ohiturak aldatzeko egitasmoa da, aisialdirako eskaintza bat. Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan, denon artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egun pasak, asteburu-pasak… eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira.

Urriaren 5ean hasiko da.

Ostiralero izango da 19:00-21:00 bitarte Udal Euskaltegiko egoitzan (Miguel Zabaleta kalea 14)

Izen-emate epea: Irailaren 28ra arte irekita egongo da. Parte hartu nahi duen gaztetxoak Lau Haizetara Euskaldunon Elkartera (Pablo Iglesias 11 kalea, Errenteria) edo ikastetxeetan eman dezake izena.

Doako zerbitzua da.

UDAL GAZTELEKUAK:

13-17 urte bitarteko nerabeentzako zuzenduta dago.

Heziketa ekipamenduak dira, jolasgune eta topaguneak dira non gaztetxoen parte-hartze aktiboa bultzatzen da.

Errenteriako 2 auzotan ludotekak daude:

Beraun: San Marko 7-9 (Pablo Sorozabal plaza)

Gabierrota: Gabierrota pasealekua, 5

Zerbitzua irailaren 19an hasiko da, asteazkenetik larunbatera: 17:30-20:30 bitarte

Izen emateak: Irailaren 17tik aurrera gaztelekuetan bertan.

Doako zerbitzua da.

Informazio gehiago nahi duenak hezkuntza@errenteria.eus helbidera idatziz edo 943449606 telefonora deituz edo gazteria.errenteria.eus webean kontsultatuz lor dezake.