Bihar ikasturte honetako Emakumeen Etxearen lehenengo bilera izango da

Bihar, asteartea, 18:00tan, ikasturte honetako Emakumeen Etxearen lehenengo bilera egingo da Reina Aretoan.

Geroz eta gertuago dago Emakumeen Etxea irekitzeko unea. Hortaz, Errenteriako emakume guztiei eta emakume taldeetako eta talde feministetako kideei dei berezia luzatu nahi zaie , baita definizio prozesuan parte hartu ez dutenei ere.

Bidea elkarrekin egin dezagun!