Bihartik aurrera neguko ordutegian jardungo dira ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan eta Kultura Sailean

Bihartik aurrera neguko ordutegian jardungo dira ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan eta Kultura Sailean.

ZU! Zure Udala arreta zerbitzua astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara egongo da irekita, eta astearte eta ostegunetan, berriz, 07:30etik 20:00etara.

Bestalde, kulturako bulegoak 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara irekiko ditu ateak astelehenetik ostiralera.