Antzinako musika ekarriko digu Irungo Albada abesbatzak larunbatean

Irungo Aldaba abesbatzak Erdi Aroko eta Errenazimenduko musika ekarriko digu larunbatean musika eta dantza bateratuko dituen eta istorio bat kontatuko duen kontzertu batean.

Emanaldiko abestiak 1200 urtetik eta 1700 urtera bitartekoak dira eta dantzak, instrumentuak, jantziak eta argiztapena garai horretan daude oinarrututa.

Aldaba abesbatza 1985ean sortu zuen irakasle-lagun talde batek “Entretenimendua dibulgatu” leloarekin. Hori dela eta, jotzen duen musika profanoa ume eta helduentzat atsegina izan dadin saiatzen da, eta ikusleek ondo pasa dezaten.

Ekitaldia Maria Magdalenaren Lagunak elkarteak antolatu du eta Maria Magdalenaren basilikan izango da, 20:00etan.

Abesbatza programazio askotarikoa urtea bukatzeko

Jose Luis Insaustik, Maria Magdalena elkarteko lehendakariak, kontzertu interesgarri eta askotarikoak iragarri ditu datozen hilabeteetarako. Besteak beste honako hauek azpimarratu ditu: urrian Donostiako Mariaren Bihotza Abesbatzak eta Oñati Abesbatzak elkarrekin eskainiko duten kontzertua, azaroan kantu gregoriano kontzertu bat eta sorpresa handi bat, baina horri buruz gehiago jakiteko abendura arte itxoin beharko dugu.