Zenbait aparkaleku kenduko dituzte aldi baterako Beraun kalean hoditerian egin beharreko lanak direla eta

Hoditerian egingo diren lan batzuk direla eta, bederatzi aparkaleku kenduko dira Beraun kalean (Mikel tabernaren parean) lanak bukatu arte.

Lanak irailaren 24ean, astelehenean, hasiko dira, 08:00etan, eta aparkalekuak aurreko ostiralean seinalizatuko dituzte ibilgailuak garaiz kendu ahal izateko.