Ate irekien jardunaldia egongo da asteazkenean Galtzarabordako eta Fanderiako udal kiroldegietan Kirolaren Europako Astea dela-eta

Kirolaren Europako Astea dela-eta, irailaren 26an, asteazkena, doan sartu ahal izango da Galtzaraborda eta Fanderiako kirol instalazioetara.

Helduentzat eskola gidatu batzuetan ere doan parte hartu ahal izango da egun horretan:

  • 10:00 – 10:45: Body Balance (Fanderia)
  • 13:45 – 14:30: Zumba (Galtzaraborda)
  • 18:00 – 18:45: Ziklo (Galtzaraborda)

Argibide gehiago Galtzaraborda eta Fanderiako harreretan ( 943.44.96.90 eta 943.34.44.23 telefono zenbakiak, hurrenez hurren).

Kirolaren Europako Astea

Kirolaren Europako Astea laugarren ustez ospatuko da Europa osoan 24tik 30era. Europako Batzordearen ekimen honen helburua da kirola eta jarduera fisikoa sustatzea. Kanpainaren gai nagusia #BeActive da, eta pertsona guztiak animatu nahi ditu aste horretan zein urte osoan aktibo egon daitezen.