Trafiko aldaketak egongo dira Bizipozaren Jaia dela eta

Datorren larunbatean Bizipozaren jaia ospatuko dela eta, hainbat trafiko aldaketa ezarri ditu Udaltzaingoak:

ZIRKULAZIOA

Aparkatzea

Nafarroa Etorbideak ibilgailurik gabe egon beharko du Zubiaurre zubiaren eta Santa Clara plazaren artean. Hortaz, ezin izango da bertan aparkatu ostiraleko, hilak 28ko, 15:00etatik larunbateko 19:00etara.

Lousada-Arramendiko eremuan egun guztian zehar emango da apartakatzeko baimena.

Trafiko mozketak

Larunbatean Galizia eta Santa Clara biribilguneen arteko tartea trafikoarentzat itxita egongo da 07:30etik 18:00etara.

GARRAIO PUBLIKOA

Nafarroa Etorbideko mozketak irauten duen artean, Oiartzun Irun-Hondarribia norabidean doazen autobusak GI-636tik, (Bariantetik) desbideratuko dira eta, beraz, Alamedako, Gabierrotako eta Lartzabaleko geltokiak bertan behera utziko dira.

Fanderia auzoan Touring Etorbideko geltokia ere bertan behera geldituko da.

Gidariei eskatzen zaie erdigunekoak ez diren hautazko bideak erabiltzeko, eta auzoetara iristeko GI-636a (Bariantea) erabiltzea gomendatzen zaie.