Udalak energia kontsumoa hobetu du kiroldegietan

Jon Txasko, kiroletako zinegotzia, eta Jose Cruz Legorburu, ingurumeneko zinegotzia.

Uda honetan Errenteriako Udalak energia berriztagarri eta energia eraginkortasuneko hainbat inbertsio egin ditu 2015ean onartu zen Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren (EIEP) barruan. Guztira 239.231,16 €ko inbertsioa egin du, batez ere kirol instalazioetan. Bestalde, EEE eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzak jaso ditu, guztira 183.604 €koak. Energia berriztagarri Energia eraginkortasun neurriak ezarri direnez, urtero 527.418 KWh aurreztuko dira, horren ondorioz, urtero 125 tn CO2 isurtzea ekidingo da. Neurrien ondoriozko urteroko aurrezkia 33.820 €koa izango da. Horren ondorioz, egindako inbertsioak 1,6 urtetan amortizatuko dira.

Zehazki, hauek dira ezarri diren neurriak:

AUTOKONTSUMORAKO EGUZKI PLAKA FOTOVOLTAIKOAK GALTZARABORDA KIROLDEGIAN

10,05 KWp potentziako instalazio Fotovoltaikoa gauzatu da. Ekoiztutako energia berriztagarria ia bere osotasunean kiroldegian bertan autokontsumituko da. Horrelako instalazio baten bizitza erabilgarria 25 urte baino gehiagokoa da. Diru-laguntzak kontuan hartuta, instalazioa 3,1 urtetan amortizatuko da. Beraz, gainontzeko 22 urtetan, praktikan, elektrizitatea kosturik gabe ekoiztuko du.

GALTZARABORDA KIROLDEGIKO GALDARA GELAREN ERREGULAZIO SISTEMA ALDATZEA

Galtzaraborda Kiroldegia da Udaletxean gas kontsumorik handiena duen eraikina. Urtero 1.100.000 KWh-ko gas kontsumoa du.
Zegoen galdara gelako erregulazio sistema ordezkatu da, eta tele-gestionatutako erregulazio sistema berriak eraginkortasun eta kontrol handiagoa du. Estimatzen dute galdara gelaren erregulazio egoki bat eginez gero, energia kontsumoan %10eko aurrezkia egon daitekeela.

GALTZARABORDA KIROLDEGIAN ETA UDAL GARAJEETAN LED LUMINARIAK HORNITZEA ETA MUNTATZEA

Galtzaraborda kiroldegian argiteria aldatzeko lizitazioa aprobetxatu da udal garajeetan ere argiteria aldatzeko.

Galtzaraborda kiroldegian 214 luminaria fluoreszente LED argiteriagatik ordezkatu dira.

Udal aparkalekutan berriz, 24 orduz funtzionamenduan dauden 166 fluoreszente, LED argiteriagatik ordezkatu dira.

Ezarritako neurriarekin, %60 inguruko energia aurrezkia lortuko da.

FANDERIA KIROLDEGIAN KLIMATIZAGAILU BERRIA

Igerilekuaren egungo klimatizagailua free-cooling edo doako hozte sistema duenagatik ordezkatu da. Bestalde, klimatizagailu berriak, barneratzen du hezetasuna kentzeko gailua. Igerilekuko eremuaren hezetasuna kentzerakoan beroa errekuperatzen da, eta bero hori aprobetxatzeko instalazioa ere gauzatu da.

Ezarritako neurriarekin, %68 inguruko energia aurrezkia lortuko da.