Kolonbiako Bakearen Kontseilu Nazionaleko idazkari teknikoak hitzaldi bat eskainiko du Errenterian

Datorren asteazkenean, hilak 17, 19:00ean Reina Aretoan Kolonbiako gatazkak eragindako biktimen tokiko parte hartzearen indartzea: Eraberritze koletiborako sujebtuen prozesua hitzaldia eskainiko du Luis Emil Sanabriak.

Kolonbiako Bakearen Kontseilu Nazionaleko idazkari teknikoa eta “Redepaz” gobernuz kanpoko erakundearen lehendakaria da Sanabria, eta bake prozesuen eragile gisa ibilbide luzea du: talde matxinoetako kideak bizitza zibilean txertatzeko programen arduradun gisa aritu da, bakebidean diharduten erakundeen sortzailea izan da eta horrez gain aitortzadun intelektuala ere bada.