XVI. Ijito Kultura Astea hasi da

Abian da XVI. Ijito Kultura Astea, ohi bezala Ijito kafearekin hasi dena Olaskoaga plazan.

Camelamos Adiquerar Elkarteko lehendakari den Juan Carlos Jiménezek azaldu du aste honen ideia dela ijitoen kultura ezagutaraztea eta estereotipo eta orokortzeekin bukatzen laguntzea eta elkarbizitza hobetzea.

Bestalde, Ion Collarrek, kultura zinegotziak, esan du elkarte horrek sekulako lana egiten duela urte osoan zehar, nahiz eta aste honetan ikusten den gehien bat.

Programazio zabala izango du aste honek, eta bi ekimen azpimarratu ditu Collarrek: pilota memoriala eta ludoteka, azken hau aukera ona baita txikiek ijito kultura ezagutzeko. Horietaz gain, “Cajón flamenco” tailerraren garrantzia ere nabarmendu du, kultura musikala herritarrei hurbiltzeko. Zentzu honetan Juan Carlos Jiménezek esan du musika kulturen arteko zubi bat dela, eta lotzeko balio duela.

Honako hauek dira aste honetan egongo diren ekintzak:

  • Urriak 15, astelehena:
    • 10:00-13:00: Ijito kafea. Xabier Olaskoaga plaza.
    • 20:00-21:00: Montxo Jiménezen VIII Memoriala Esku Pilota Torneoa. Beraungo Frontoian.
  • Urriak 16, asteartea:
    • 18:00-19:00: Ludoteka Markola: “Llerejes Kalós”. “Ijituak koloreak”.
  • Urriak 17, asteazkena:
    • 20:00-21:00: Montxo Jiménezen VIII Memoriala Esku Pilota Torneoa. Beraungo Frontoian.
  • Urriak 18, osteguna
    • 18:00-19:00: “Cajón Flamenco”-ren tailerra. Gabierrotako Gaztelekuan.
  • Urriak 20, larunbata
    • 19:00-20:00: Montxo Jiménezen VIII Memoriala Esku Pilota Torneoa. Finala eta sari banaketa. Beraungo Frontoian.