“Errenteriako Energia Iraunkorrerako Planaren eguneratzea eta jarraipena (EIEP)” agiriaren onarpena egin da, etorkizunean egiten karbono emisioak baxuagoak izan daitezen

2015eko maiatzaren 6an Errenteriak Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana (EIEP) onartu zuen, emisio baxuen ibilbide orria definitzeko asmoz. Horrek ahalbidetu egingo du Udalak Alkateen Itunaren ekimen europarrarari atxikitzearen ondorioz hartutako konpromisoa betetzea: 2020. urtean berotegi efektuko gasen (BEG) emisioak gutxienez %20 murriztea, oinarri urtearekin alderatuta (2007).

Planak 80 neurri biltzen ditu, 8 lerro estrategikotan banatuta, energia eraginkortasuna, mugikortasuna edo hondakinak, besteak beste.

Neurri horiek ezarrita, 2020. urtean berotegi efektuko gasen aireratzearen (BEG) %20,16ko murrizketa lortuko da, oinarri hartutako urtearekin alderatuta (2007).

Europar Batasunak sustatutako Alkateen Itunean atxikituta jarraitzeko, derrigorrezkoa da EIEPren jarraipena eta eguneratzea EIEPa onartu eta bi urtera.

Plangintzaren betetze maila aztertu da, 2016 urte arte gauzatutako ekintzen jarraipena eginez. Bestalde, ezagutzen diren azken datuen arabera, gas isurien inbentarioa egin da (2015 urtea arte).

Emaitzen arabera, BEGen isurpenetan, orohar, beheraka izan da nagusi, 2007 eta 2014 urteen artean, 2015 urtean gorakada txiki bat eginez. Beherazko joera hau krisi ekonomikoaren ondorioa izan daiteke, alde batetik eta bestetik, Udaletxeak bultzatutako neurrien ondorio zuzena. Goranzko joera, aldiz, berreskuratze ekonomikoaren ondorioa izan daiteke. Dena den, 2007 urtearekiko %11ko murrizketa lortu da, industria eta lehen sektoreak kontuan izan gabe.Energia Eraginkorrerako Ekintza Planaren neurriei loturiko BEG isurpen murrizketen eraginez 2020 urtean aurreikusten den eszenatokia aurkezten da. Errenteriako EIEParen parte diren ekintzek, 2020 urtean, 2007 oinarri urtearekiko berotegi efektuko gasen %20-ko murrizpena batu beharko lukete, guztien artean 34.503 tCO2e-ko murrizpena lortuz. 2014 urteko emisioen inbentarioko emaitzek adierazten dute BEGen murrizketa %14koa zela, 2007 urtearekin konparatuta. 2015 urtean berriz, 2007 urtearekiko %11ko murrizpena lortu zen.

Alde batetik, 2020 urterako Errenteriako EIEPan aurrekontuaren ezarpena aztertu da, eta, beste aldetik, Errenteriako EIEPrekin lotuta egindako benetako inbertsioak, 2016 urtea arte egindakoak, Inbertsio guztia 27.121.042,61 eurokoa izan da, 9.529.934,02 euro Udaletxekoak izanez, inbertsio pribatua 14.529.737,91 euro izan dira eta 3.061.370,68 euro beste erakundetakoak.

Aurrekontutako diru kantitate totaletik, jadanik, %34a inbertitu da udalerrian. Inbertsio handiena bizitegi-alorrean egin da, bereziki energia eraginkortasunaren ildo estrategikoan. Bestalde, hondakinen kudeaketarekin erlazionatutako ekintzak martxan jartzeko, aurreikusitako dirua baino 2,5 bider gehiago inbertitu da.

Udaletxeko alorrean, mugikortasunaren eta energia eraginkortasunaren ildo estrategikoek izan dute inbertsiorik handienak, milioi bat eta bi milioi euro baino gehiagoko inbertsioak edukiz. Aipatzekoa da ere inguru naturalean eta lehen sektorean egindako inbertsioak, aurrekontuan aurreikusitako kantitateak baino askoz ere gehiago inbertitu delako. Guztira, aurreikusitako aurrekontua 1,5 bider gainditu da EIEPa aurrera eraman ahal izateko.

Bestalde, zerbitzu eta bizitegi alorretan ez da aurreikusitako kantitatea gainditu, aurrekontutako diruaren %28 eta %42 batean baino ez da inbertitu.

Duela gutxi, Tokiko Gobernu Batzordeak “Errenteriako Energia Iraunkorrerako Planaren eguneratzea eta jarraipena (EIEP)” agiriaren onarpena egin du.

Era horretan, EIEPn jasotako neurriak abian jarrita, asmoa da Errenteriak BEG gasen emisioak %20,16 murriztea oinarri urtearekiko, Itunean ezarritako helburua gaindituta. Zehazki, murrizketaren %81 bizitegi eremuari legokioke, %14 Udalari eta %5 zerbitzuen sektoreari.

Dokumentazio guztia hemen dago eskuragai.