Guatemalako 3 hizkuntza gutxitu, asteazkenean Errenterian

Kultur aniztasuna 2018-10-22 | 0

Garabide Elkarteak bi urtetik behin antolatzen du Euskal Herrian Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroa, hau da, hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzeko unibertsitate formazioa. Horri esker aurten iraila bukaeratik abendu erdialdera hizkuntza gutxituetako hiztun diren hogei indigena egongo dira Euskal Herrian, bai klaseak jasotzen, bai euskalgintzako eragileengana bisita didaktikoak egiten eta baita herriz-herrikako bira irekian ere.

Gauzak horrela, Errenterian elkar ezagutzeko tarte bat antolatu dute datorren asteazkenean, hilak 24, 19:00etan, Mikelazulon. Ikastaroko hogei partaideetatik Guatemalako hiru aktibista hurbilduko dira saio honetara: Levi Carmelina kaqchikela, Salomé Huinac k’iché-a eta Iris Esmeralda Ac q’eqchí-a, hain zuzen ere, emakume gisa ahalduntzeko hizkuntza aktibismoak izan duen eraginari buruz hitz egiteko, Garabide Elkarteko Maiteder Sasietaren laguntzaz. Bertaratutakoak hizketan aritzeko tarte irekia izango da, nahi beste galdera egin eta beste horrenbeste esperientzia partekatzeko.

No comments yet.

Utzi erantzuna