Kultura ezberdinetako familiek elkar ezagutzeko aukera izango dute bazkari baten inguruan

Kultur aniztasuna 2018-10-22 | 0

Azaroaren 11n egingo dute ‘Bizilagunak’ ekimena, SOS Arrazakeriak antolatuta bederatzigarren aldiz, beste hainbat elkarteren laguntzarekin.

Egun horretan kanpotik etorritako familiak eta bertakoak bazkaltzeko elkartuko dira bataren edo bestearen etxean elkar ezagutzeko eta, horrela, kultura ezberdinen arteko pertsonen artean murgiltzeko eta elkarbizitza sustatzeko. Bazkari bakoitzean, bi familietaz gain, dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko.

Iaz Oarsoaldean 36 familiak parte hartu zuten 18 bazkaritan, eta aurten ere antzeko partaidetza espero dute antolatzaileek.

Parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte: familia bezala izena ematea edo dinamizatzaile bezala. Azken horiek aldez aurretik ezagutuko dituzte bere ardurapean elkarrekin bazkalduko duten bi familiak. Haien bitartekaria izango dira eta bazkariaren egunean familiekin bazkalduko dute.

Izena emateko epea zabalik dago jada 658 74 97 56 telefono zenbakira deituz edo formulario hau betez.

No comments yet.

Utzi erantzuna