Iruñeako hilketa matxista salatzeko elkarreratzeak egingo dituzte bihar

Emakume bat erail du bikoteak Iruñean. Gertakari larri hori dela-eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak bat egingo dute Oarsoaldeko Mugimendu Feministek biharko, urriak 25, osteguna, egindako deialdiarekin:

– Errenteria: osteguna, urriak 25 19:30ean Niessen merkataritza-gunean.

– Pasaia: Pasaia: osteguna, urriak 25, 19:00etan Antxoko Zumardian, eta 19:30etan Trintxerpen Gernika Plazan.

– Oiartzun: osteguna, urriak 25, Doneztebe Plazan 19:00etan.

Gertakari hori dela-eta, jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dute emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dutela. Horrelako gertaerak ez dituzte onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dute, emakumeek indarkeria matxistarik gabe bizi daitezen.

Era berean, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak familiari haien elkartasunik beroena adierazi nahi diote.

Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!