Kontzertu bateratua eskainiko dute Oñati abesbatzak eta Donostiako Mariaren Bihotza Abesbatzak larunbatean

Datorren larunbatean, hilak 27, 20:00etan, Oñati abesbatzak eta Donostiako Mariaren Bihotza Abesbatzak kontzertua eskainiko dute Maria Magdalena Basilikan.

Mirengu Plazaolaren (Oñati Abesbatza) eta Saioa Zuaznabarren (Mariaren Bihotza Abesbatza) zuzendaritzapean, eta Gerardo Rifon ezaguna organoan dutelarik, honako errepertorio hau eskainiko dute:

• Ave Virgo Sanctissima – Josep Ollé i Sabaté

• Cantique de Jean Racina – Gabriel Fauré

• Requiem, Op 48 – Gabriel Fauré

Programa horrekin abesbatzok eskainiko duten bosgarren kontzertua izango da Errenteriakoa, izan ere, Donostian, Legazpin, Oñatin eta Irunen egon baitira lehenago, musika korala hedatu behar dela uste baitute.