Bertso-saioa egongo da larunbatean

Urriaren 27an, larunbatean, bertso-saioa izango da Niessen Kulturgunean, eta punta-puntako bertsolariek parte hartuko dute bertan. 19:00etan hasita, honako sei bertsolari hauek parte hartuko dute: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Alaia Martin, Igor Elortza, Jon Maia eta Sustrai Colina. Gai jartzailea Amaia Agirre izango.

Sarreraren prezioa 10 eurokoa da, eta, nahi izanez gero, aldez aurretik eros daitezke ondoko lekuetan: Landare Elkartean, Sindikato Tabernan, Arkaitza Tabernan, Xenpelar Kultur Dendan, eta Niessenen.