‘Gau Beltza’ berezia ospatuko dute udal kiroldegietan

Urriaren 31n “Gau Beltza” berezia ospatuko dute Galtzaraborda eta Fanderiako udal kirol instalazioetan.

Txikienentzat mozorro lehiaketa antolatu dute. Galtzarabordan eta Fanderian argazkiak egingo dizkiete 17:00etatik 19:00etara mozorrotuta datozenei. Guztiek hainbat gozoki jasoko dituzte eta parte-hartuko dute Facebooken egindako lehiaketan, eta “gustatzen zait” gehien jasotzen dutenek saria izango dute.

Era berean, Galtzarabordan zein Fanderian “klase beldurgarri batzuk” antolatu dituzte Kirol Ekintzen barruko ikastarogile guztientzat. Galtzarabordako Kiroldegian 18:15ean “Zombic Body Combat” klasea antolatu dute eta “Monster Cycling” klase berezia 19:00etan Galtzarabordan eta 20:50ean Fanderian. Egun honen inguruko musika berezia izango da eskola guztietan.

Animatu eta urriaren 31n joan mozorrotuta!

Argibide gehiago behar izanez gero, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran (943.44.96.00) edo Fanderiakoan (943.34.44.23).