Errenteriako Udalak larraialdi humanitariorako ekarpen ekonomikoa egin dio ACNUR-i Indonesiako lurrikara dela-eta

Solidarioa 2018-10-29 | 0

Errenteriako Udalak ACNUR agentziari 3.000 euroko ekarpena egin dio asteotan aurreko irailaren 28an Indonesian izandako lurrikararen ondorioetan laguntzeko. Sulawesi kostan izan zuen Richter-eko eskalan 7,5 magnitudeko lurrikarak erdigunea eta horren eraginez, tsunamiak eta lur-erorketak izan ziren. Horren eraginez, 1.234 bat pertsona hil ziren. Hilabete honen hasieran gobernuaren datuen arabera, 800 bat pertsonek jarraitzen dute larriki zaurituak eta ehun bat daude desagertuak. Denera, 62.000 bat lagun izan dira haien etxeetatik lekualdatuak. Hortaz, kalkuluen arabera 191.000 lagunek behar dute egun laguntza.

ACNUR-ek (Onuren errefuxiatuen agentzia) Udalaren laguntzaren bidez, kanpin dendak erosiko ditu bertara bidaltzeko, baina baita ura, esterilak eta eguzki lanparak ere.

Larrialdi humanitariotarako laguntza hau, aurten Errenteriako Udalak ematen duen bigarrena da. Izan ere, Salvamento Maritimori egin zitzaion ekarpen ekonomikoa aurtengo udan Mediterraneoa gurutzatzen duten errefuxiatuak laguntzeko.

No comments yet.

Utzi erantzuna