Lanak direla eta, trafiko aldaketak egongo dira Fanderia eta Lartzabalen

Datorren astelehenean, hilak 5ean, Arragua auzoko biribilgunearen inguruan saltoki gune bat eraikitzeko hasiko diren lanak direla eta, Fanderia eta Lartzabal auzoetarako, GI-2132tik doan sarrerak aldaketak izango ditu ondorengo moduan:

· GI-2132tik, aipatutako auzoetarako sarrera, Jorge Oteizako ibilbidetik egin beharko da, Erramun Astibiara doan biribilguneraino joanda, eta handik Fanderia eta Lartzabal auzoetara sartuz.

· Topoaren ibilbideko tutelaren inguruko biribilgunea trafikoari itxita egongo da.