Zertaz mozorrotuko zenuke Errenteria 2019ko inauterietan?

Errenteriako inauteriak kolorez eta jendez beteko ditu herriko kaleak. Izan ere, Inauterietako Batzordeak jai jendetsu eta parte-hartzailea antolatu nahi du.

Horretarako, herria, tabernak, dendak, kuadrilak… gai zehatz baten inguruan mozorrotzeko deia egin nahi dute eta gaia hautatzeko, herritar guztien artean galdeketa jarri dute martxan.

Hala, herritarrek Inauteritako Batzordeak proposatutako 6 gaien arteko aukeraketa egin ahal izango dute: Jostailu eta jolasak, Asterix eta Obelix, Barrio Sesamo, Munduko herriak, Erdi Aroa eta Zirkua.

Botoak gaurtik, hilak 2, azaroaren 14ra arte jasoko dituzte, “Zertaz mozorrotuko zenuke Errenteria 2019ko inauterietan?” lelopean.

Nola eman botoa?

Botoak jaso eta zenbaketa egin ondoren, azaroaren 22an jakinaraziko dute Inauteri Batzordeko kideek boto gehien jasotako gaia zein izan den.