Igeriketa-lehiaketa dela eta, Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da larunbat arratsaldean

Igeriketa lehiaketa burutuko dela-eta, datorren larunbatean, azaroaren 10ean, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko igerilekua itxita egongo da arratsaldeko 14:30etatik aurrera.

Gainontzeko instalazioa irekita egongo da ohiko ordutegian.

Udal kirol instalazioetako bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako Udal Igerilekua erabili ahal izango dute.