Probintzietako Errege Abelbideko 4. etapa antolatu du Urdaburuk larunbaterako

Urdaburu Mendizale Elkarteak Probintzietako Errege Abelbideko 4. etapa antolatu du azaroaren 17rako.

Ibilaldia Aldatz herritik Areso herrira izango da eta bidean Uitziko gainetik, Guratz, Axuste, Okabio eta Hirupagoeta gailurretatik pasako da. Zeharkaldia denera 5 ordukoa izango da.

Irteera 7:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik eta 7:45etan Aritzetatik. Izena eman nahi dutenek gure elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30era, 943527879 telefonora deitu, egun eta ordu beretan, edo edota formulario hau bete.