Gazte migratzaileen erronkak aztertuko dituzte jardunaldi batean

Hurrengo astelehenean, azaroaren 19an ‘Gazte migratzaileen erronkak’ jardunaldia egongo da Errenterian. Ekimena Kolore Guztiak Kultura Arteko Elkarteak antolatutako du Errenteriako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta.

Goizeko saioa hiru hitzaldik osatuko dute. Bertan migrazioaren fenomenoaren testuingurua eta arrazoiak, migrazioaren ondorioak, harrerako politika publikoek gazte hauengan duten eragina eta migrazioek tokiko komunitateetan duten impaktua aztertuko dituzte. Honetarako, Mercedes Jiménez Álvarez eta Andrea Ruiz Balzolaren mailako hizlariak izango dira.

Arratsaldeko saioan, berriz, Euskal Herriko, Espainiako, Frantziako edota Europa Iparraldeko gazteek edo/eta horien bidelagunek osatzen dituzten elkarteekin esperientziak eta praktikak elkarbanatzeko hainbat lan-talde sortuko dituzte.

Goizeko (9h-13h30) zatia Niessen kulturgunean izango da eta arratsaldekoa (15-19h) berriz José Luis Caso aretoan.

Haurtzaindegi zerbitzurako, jardunaldietan izen emateko edota beste edozein zalantza argitzeko, idatzi proyectos@koloreguztiak.org helbidera edo 686 95 77 24 (Jorge) zenbakira deitu.

Egitaraua hemen deskarga dezakezu.