Duela ehun urte baserritarrek janzten zituzten jantziak ezagutzeko aukera Jantziaren Zentroan

Iraultza Dantza taldeak urtero Gabon jaietan egin ohi duen baserritar jantzien erakusketa zabalik da. Duela ehun urte gure baserritarrek soinean eramaten zuten jantzia ezagutzeko aukera du Jantziaren Zentrora hurbiltzen den orok.

Jantziaren Zentroaren behe solairuan kokatutako erakusketak aretoko bi paretak hartzen ditu. Sartu eta ezkerraldean, 11 jantzi ikus daitezke. XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasierako jantzi originalen zein argazkien kopiak dira. Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Zuberoa eta Lapurdiko jantziak dira, 9 emakumezkoenak eta 2 gizonezkoenak.

Parez pare, eskuineko paretan argazki zaharrak ikus daitezke. Eulalia Abaitua (Bilbo, 1853/Bilbo 1943) argazkilari bilbotarrak duela ehun urte baino gehiago Euskal Herriko baserritarrei ateratako irudiak dira.

Erakusketarako sarrera doakoa da eta eta jai egunetan dago da zabalik; larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara eta igande eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara.

San Tomas egunean ere Jantziaren Zentroak ateak zabalduko ditu ordutegi berezian. Goizean 12:00etatik 14.00ak bitarte, eta arratsaldean 18:00etatik 20:00ak arte.