Bi emanaldi eskainiko dituzte aurten Errenteria Musikaleko ikasleek Santa Zezilia dela eta

Santa Zezilia dela eta, Errenteria Musikaleko ikasleek bihar eta etzi datza eta musika bateratuko dituzten emanaldiak eskainiko dituzte 19:30ean Niessen Kulturgunean.

Eskolak ikasleen artean gonbidapenak banatuko ditu eta gainontzekoak emanaldiak hasi aurretik egongo dira eskuragai Niessenen.