‘Etxean Bizi’ ekimena aurkeztu dute gaur Errenterian, adineko pertsonek beren etxeetan bizitzen jarraitzea helburu duen proiektu pilotua

Etxean Bizi proiektua aurkeztu dute gaur Errenterian; Errenteriako Udaleko Gizarte Zerbitzuen alorrak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako sailak mendekotasun egoeran dauden pertsonei bideratu dieten proiektu pilotua.

Errenteria da Espainiako estatuan pertsoba bakoitzeko errekurtso gehien eskaintzen duen herria pertsonen ongizaterako eta arretarako. Herri inklusibo bat aurrerapen soziala eta ekonomikoa ahalbidetzen duen herria baita.

Zentzu honetan, adineko pertsonak ere oso kontuan izateko talde baten parte dira.
Proiektu honen helburua da bere etxeetan bizitzen jarraitu nahi duten arren laguntza behar duten pertsonei babesa ematea, horretarako beharrezkoak diren bitartekoak euren eskura jarriz.
Izan ere, Gipuzkoako adineko pertsonen % 80k baino gehiagok jarraitu nahi dute beren etxeetan bizitzen, baita laguntza behar badute ere. Horretarako sortu dute programa hau, birformulatu egiten duena arreta eredu gipuzkoarra, osasun eta gizarte arloko arreta integratua bermatzen duena, erabiltzaileen nahiz haiek zaintzeaz arduratzen direnen behar eta lehentasunen araberakoa. Errenterian otsailetik dago martxan Etxean Bizi programa, eta 60 pertsona ari dira parte hartzen bi taldetan, 30 betiko ereduaren arabera eta 30 eredu berriaren arabera, ekimena ebaluatu ahal izateko. Proiektuak oso harrera ona izan duela azpimarratu dute antolatzaileek.

Errenterian 9.216 pertsona daude, horietatik 9000 mila inguru, hau da, populazioaren % 23,4, 65 urte baino gehiago dituzte, eta areago, horietatik 2.819k dituzte 80 urte baino gehiago.

Udala eta Aldundiaz gain, Etxean Bizi programa pilotuan beste hainbat erakundek ere parte hartzen dute; hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailaren, lurraldeko beste bi udalerriren (Elgoibar eta Pasaia) eta Matia Fundazioaren laguntza dauka, azkeneko horrek ikerketa-ekintza bat diseinatu baitu, dagoeneko martxan jarria.