Euskaraldiaren Errenteriako batzordeak egun horietako egitaraua aurkeztu du

Bertan da Euskaraldia eta Errenteriako batzordeak egun horietarako egitaraua aurkeztu du prentsaurrekoan.

Gainera, ilusioa nabarmen dela azpimarratu dute, jende asko animatu dela parte hartzera. Halere, oraindik ere badago izena emateko aukera Euskaraldiaren web orrian.

Azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia eta abenduaren 3a arte iraungo du, Euskararen Nazioarteko egunak emango dio, beraz, itxiera, nahiz eta batzordeak adierazi duen helburua dela euskararen erabilera sustatzea, eta ohiturak aldatzea, hortaz, ondoren ere lanketa horrek jarraitzea.

Orain arte ere egon dira ekimenak, besteak beste, ikastetxeekin batera egindako kanpaina edo formazio saioak. Azken horren harira, batzordekideek gogorarazi dute bihar, osteguna, izango dela azken formakuntza tailerra, Xenpelar Etxean, 19:30ean. Saioa irekia izango da.

Parte hartzaileen txapak, bai Ahobizienak eta baita Belarriprestenak ere, Udaletxean eta Lau Haizetara elkartean daude eskuragai. Azken hauen garrantzia, Belarriprestena, hain zuzen ere, nabarmendu dute, izan ere lotsa alde batera uzteko eta euskaraz aritzeko (edo entzuteko) aukera polita izango baita Euskaraldia.

EGITARAUA

AZAROAK 23

• Irekiera ekitaldia

18:30ean, Foru Plazan

AZAROAK 26

• ‘Euskal zinema’ mahai-ingurua

18:30ean, Reina Aretoan

José Luis Rebordinosen parte hartzearekin

AZAROAK 27-29

• ‘Gure gazteak itzultzaile handiak’

Eskolekin egiten den jarduera

AZAROAK 28

• ‘Euskara batuaren urrezko ezteiak: Mitxelena eta Txillardegi

18:30ean, Xenpelar Etxean

Fito Rodriguezen hitzaldia

AZAROAK 29

• Baga Biga

3. DBHko ikasleentzat.

Mikel Markez eta Eñaut Elorrietarekin euskal musikaren historia kantatua

• ‘Errementari’ filma

19:00etan, Niessen aretoan

Sarrera doan, agortu arte. Asteartetik aurrera Niessenen egongo dira eskuragai

AZAROAK 30

• Oarsoarrak sariak

19:00etan Merkatuzarren

ABENDUAK 2

• ‘Bost ateen bila´pista jolasa

11:00etan

Familia nahiz taldeentzat, aldez aurretik izena eman behar da turismo bulegoan

• ‘Kantuz euskaraldian’

12:00etan, Herriko plazatik abiatuta, herriko kaleetan zehar

Udal txistulari banda eta Kantujirako lagunekin

• ‘Herri jolasak’

12:00etan, Koldo Mitxelena plazan

Urdaburu elkarteak antolatuta

ABENDUAK 3

• ‘Mintzodromoa’ (Euskaltegientzat)

• Euskararen eguna. Itxiera ekitaldia

18:00etan Foru plazan

Mikel Markez, Mikel Albisu (Ze Esatek), Johnny Camacho (Sonakay), Musika eta Dantza Eskola eta herriko umeen parte hartzearekin