Udalak bat egin du azaroak 25erako mugimendu feministak egindako deialdiarekin

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Errenteriako Udalak bat egiten du Oreretako Asanblada Feministak egin duen deialdiarekin eta herritar guztiak gonbidatu nahi ditu azaroaren 25ean, igandea, 18:00etan Zumardiatik abiatuko den manifestazioan parte hartzera.

Era berean, aipetutako eguna dela eta antolatu diren ekintzak ere aurkeztu ditu. Herritarrak gonbidatzen ditu, “Errenteria tratu onen alde” izeneko erakusketa bisitatzera. Eskola ezberdinetako ikasleek tratu onen aldeko lanketa egin ostean sortu dituzten lanak egongo dira ikusgai. Lanak azaroaren 23tik abenduaren 16ra egongo dira Zumardia txikian.

Halaber, herritarrak animatzen ditu azaroaren 29an, osteguna, 18:00etan, Auzoetako Emakumee Elkarteek Pontikako Auzo Elkarteko lokalean (Miguel de Zabaleta 13, behea) antolatu duten zine-forumean parte hartzera. “Volar” Dokumentala proiektatuko da eta, ondoren, dokumentalari buruz hitz egiteko aukera egongo da.

Azaroak 25, urteko egun guztietan

Gaurkoan, emakumeen aurkako indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean dauden baliabideak biltzen dituen gida aurkeztu dute. Gidan, alde batetik, emakumeen kontrako indarkeria zer den eta indarkeria mota ezberdinak indentifikatzeko adibideak azaltzen dira. Eta, bestetik, orientazioa, informazioa, aholkularitza eta sostengua eskaintzen duten zerbitzuak biltzen dira. Gidarekin batera, baliabide eta zerbitzu horien kontaktuak laburtzen dituen txartela ere argitaratu da.

Bestetik, Udalak gogorarazi nahi du, ikasturtean zehar, asteazkenero, Indarkeriari gabeko bizitzaren aldeko emakumeak izeneko gunea martxan dagoela, 17:30etik 19:30era. Indarkeriari aurre egiten ari diren edo aurre egin dioten emakumeei zuzendutako gunea da. Beldurra, tristura, errua, lotsa, isolamendua eta bestelakoekin lan egin eta, barrutik hasita, indarrarekin birkonektazeko tokia da. Bertan, taldearen babesean, norbanakoaren nahiekin eta bortizkeriarik gabe bizitzeak emandako bizipozarekin konektatzeko lan eginten da. Gune malgua da, ez da saio guztietara joateko beharrik, eta tarteka gorputz-terapiak eskaini ohi dira.

Azkenik, Errenteriako Berdintasun Kontseiluak dei egiten du errenterriarreak emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera adierazi dezaten eta emakumeenganako indarkeria-adierazpen guztiak salatu ditzaten.