Javier Marcoren ‘Uno’ filmak jaso zuen, atzo, XXIII. Errenteria Film Laburren Jaialdiko sari nagusia

Javier Marco Rico zuzendariaren ‘Uno’ film laburrak jaso du XXIII. Errenteriako Film Laburren Jaialdiko Ion Arretxe Zuzendaritza Onenaren Saria. Filmazio batean  harrapatu zuen sariak Marco eta haren izenean, Mamen Martinez-Intxaustik hartu zuen zituen garaikurra eta diploma, atzo, azaroak 25.

Sari banaketa ekitaldia 19:00etan hasi zen  Niessen Kulturgunean eta Leire Cano aurkezlearen ahotik jakin zituzten bertaratutakoek 23. edizioan saritutako lanen izenak. Hala, lau eguneko jaialdiari eman zitzaion amaiera.

Sariak

XXIII. Film Laburren jaialdiko sariak:

  • Zuzendaritza onena: ‘UNO’. Javier Marco Rico.
  • Fikziozko film labur onena: ‘FLOTANDO’. Frankie de Leonardis.
  • Animaziozko film labur onena: ‘LA NORIA’. Carlos Baena.
  • Euskarazko film labur onena: ‘ERROAK’. Ane Zuazubiskar.
  • Film labur dokumental onena: ‘ANCORA LUCCIOLE’. María Elorza.
  • Gazte film labur onena: ‘THE STAINED CLUB’. Mélanie Lopez, Simon Boucly, Marie Ciesielski , Alice Jaunet, Chan Stéphie Peang, Béatrice Viguier.
  • Publikoaren saria: ‘VIUDAS’. María Guerra.
  • Oarsoaldeko film labur onena: ‘ANCORA LUCCIOLE’. María Elorza.
  • Gizonezko aktore onena: Kandido Uranga. ‘CACTUS’” filman egindako lanagatik.
  • Emakumezko aktore onena: Nur Aiza. ‘JAULA’ filman egindako lanagatik.