’50/50′ proiektua jarri dute abian Oarsoaldeko herriek energia-eraginkortasunean laguntzeko

50/50 proiektua aurkeztu dute gaur, energia-eraginkortasunarekin zerikusia duen eta eskualdeko energiari buruzko planean aurrez ikusten diren sentsibilizazio-jardueren barruan kokatzen den ekimena.

50/50 proiektuak ohituren aldaketa sustatu eta energiaren pertzepzioa aldatzeko tresnak dira. Jada energia ez da gai urruna, jardute-tarte txikia eskaintzen duena, alegia. 50/50 proiektuen filosofia zuzeneko irabazia definitzea da eta, horretarako, instalazio bat erabiltzen duten pertsonen kasuan, energia eta uraren kontsumoak aurreztean oinarritzen da; askotan, energiaren kontsumoari lotutako kostuak eta aurreztearen zuzeneko onuradunak ez baitituzte antzematen.

Proiektuoi esker, ikasturtean aurreztutakoaren % 50 ikastetxeari itzultzen zaio eta ikastetxeak zertan gastatu erabakiko du. Gainerako % 50 udalak inbertituko du, ikastetxeetan bertan energia-aurrezpen eta -eraginkortasunerako hobekuntzatan. Ikasturtean zehar, ikastetxeek energia-taldeak sortzen dituzte eta jarduera nahiz ekintzak abian jarri ere bai, ohiturak aldatuz kontsumoa hobetzeko. Energia-talde horietan eskola-erkidego guztia ordezkatuta dago: ikasleak, irakasleak, garbiketa-taldea, jangelakoa, atezainak eta familiak.

Energia eta uraren kudeaketa eraginkorra gastua da eta ingurumen- eta ekonomia-ondore garrantzitsuak ditu. Oarsoaldeko udalek urtero 5 milioi euro baino gehiago gastatzen dituzte partida horietan eta gutxi gorabehera gastu arruntetarako aurrekontuaren % 50 da. Eta diru horretan guztian, ikastetxeek udalen gastu guztiaren % 10 inguru gastatzen dute.

Dena den, interesgarriena ez da dirua aurreztu eta CO2-ren igorpenak gutxitzeko ahalmena, pedagogia-esperientzia baizik. Baliabideak arrazionaltasunez erabili behar dira eta hori ulertzeak gero eta premia handiagoa du gure munduan.

Proiektuari laguntza teknikoa “EcoooLocal” proiektuak eskaintzen dio. Izan ere, irizpide etiko, demokratiko, ekologiko eta solidarioekin burututako proiektua da. Irabazi-asmorik gabeko erakundea, Energia Eredu Berriaren aldeko Plataforman parte hartzen duena.

Ekitaldi honetan udalerri guztietako politikariek (Eneritz Arbelaitz, Oiartzungo zinegotzia; Sergio Ekiza, Oarsoaldeako lehendakaria eta Pasaiako zinegotzia; Miguel Angel Sánchez, Lezoko zinegotzia; eta Jose Cruz Legorburu, Errenteriako zinegotzia) parte hartu zuten, esperientziaren lau ikastetxe protagonistetako (Pasaiako Karmengo Ama herri-ikastetxea, Oiartzungo Elizalde herri-eskola, Errenteriako Cristobal Gamón eta Lezoko herri-eskola) ordezkariekin, udaletako eta garapen-agentziako teknikariekin eta proiektuari laguntza teknikoa ematen dion Ecolocal enpresarekin batera.